XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZENBEIT BERRI / IRAILEKO BERRIAK

Uda huntan ainitz jende iragan da, egun batez ala zenbeit egunez gurekin otoitz eta gogoeta egiteko.

Aipa ditzagun bederen Irailan iraganak eta Irailako berriak.

1-an, hemen ginituen hogoi-ta hamahiru apez diosesakoak, urteko erretreta egiten ari.

Elgarrekilako Meza-nausi kartsu bat eman dugu: egun hartan zen-eta ehun-ta bigarren urte-burua diosesako gain huntan sor-arazi zutela Hazparneko hiru misionestek Beloke.

2-tik 4-eraino: Bordaleko lege-gizon andana bat.

3-an eta 4-an: urtean lauetan etortzen zaizkigun jaun-andere oblatoak edo otoizlariak.

4-tik 8-raino: ikastegi handietan dabiltzan gazte batzu.

8-an: Landesetako gazte multzo bat.

8-tik 11-raino: Villa Piako erakasleak; eta 10-an St Bernard-ekoak.

10-an eta 11-an: Paueko buraso zenbeit.

17-an eta 18-an: Hiriburuko etxean eta zoin bere tokitan dauden apezgaiak.

21-an eta 25-an: Bordeleko ikasleak, beren apezarekin.